XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Izkribuzko azalpidean, txikiagoa da sortzapenaren partea.
Teknika berri hau zeharo baldintzen eta mugatzen dute inguramenduko beharrek.
Horra hor, beti bezala, jabekuntzaren eta aurrerapenaren eragileak: idurikatu beharra, eta inguramenduarekin ados jarri beharra batetik; eta, kidekuntzari buruz, idazten ikasteko beharra (Eskolako moldiztegi-teknikek eragina eta sustatua).
Jabekuntza honetan, ondoko pausu hauek aurkituko ditugu:
- nagusiei idurikatuz, grafismo-bihia (besteak beste, azpimarratutako sinatura izan zen hori Baliren kasoan; baina beste kasoetan, beste eredu bat izan daiteke lehen hozia);
- lerro-ilarak, eskailera gisakoak edo kurubilka, baina ezelako bereztasunik gabeak;
- lehendabiziko sinu berezien agertzapena, ondokoen zurkaitz gisa erabiliak: ikurrik xinpleenak izaki (t,o,e,I,i), alegia eskuak azkarrenik mendera ditzakeanak.
Ikur edo sinu horien ager-ilara, inguruko gorabeherek eta ustekabezko arrakastek alda dezakete; baina eragile nagusia beti berbera dago: oinarrizko bi keinuen bidez (alegia,
Lege hau dela bide, hizki guztiak baino lehenago lumeroak agertu ohi dira, ia osoki marra zuzenez eta borobilez osaturik daudelako: 1,4,8,0,7.